TXONTXONGILO ANTZERKIAK-teatro de títeres

KIRIKIÑOLANDIAKO TITIRITEROAK

Maskarak, txontxongiloak eta itzalak

_NAI5359

Zapa eta Domeka, herriz herri eta hiriz hiri ibiltzen diren titiritero bikote bat da. Baina gaurkoan, ezingo dute haien emanaldia gauzatu, txontxongiloak, betiko istorioaz aspertuta eta nekatuta, matxinatu egin zaizkie. Eta orain, zer? Lasai, Maskarpone eta Kapri txontxongiloek, ikuskizuna aldatuko duen sorpresa polit bat prestatu bait dute. Beraz, itzali argiak, zabaldu kortinak… itzalak, dantzan hastera doaz eta!

Argazkiak eta bideoa. Nahikari Mora - NDproyects
https://vimeo.com/nahidudana 

 

IRAUNGORRIKO MARIMIRI

Itzal titere antzezlana

narratzailea fondo transparente

Iraungorri herrian, lasai eta zoriontsu bizi ziren bertako biztanleak. Bakoitzak bere zereginak zituen eta denek elkarri laguntzen zioten. Basoan, Marimiri bizi zen, herriko sendagile eta belargilea. Eta berarekin batera, Iraun herensugea. Iraun bere laguna izateaz gain, bere magia maixua ere bazen.

Halako batean, inork ez daki nondik, baina Tranpilius izeneko gizon berekoi eta handimandia azaldu zen. Herrira iritsi eta danak bere mesede lanean jarri zituen, trukean dirua barra-barra sortuko zuen makina aginduz. Baina bere asmoak ez ziren onak, herritarrak ardi bihurtu eta Marimiri zein Iraun hrensugea akabatzeko asmotan zebilen. Herritarrak, Marimiri sorgin gaiztoa zela sinistarazi nahi zituen, bere helburua bete ahal izateko Marimiri traba hutsa baitzen. Baina basoko animalien laguntzari esker, eta baita Marimiri eta Iraunen jakituriari, herria salbatu eta Tranpiliusen iruzurra saieztea lortu zuten. Eta halaxe, haizeak, sorgin gaiztoen bildurrak uxatu eta pakea eta zoriontasuna itzuli zen berriro Iraungorriko herrira.

ERRALDOI BIHOTZGABEA

 Txontxongiloak

Erraldoi bihotz gabea

Bazen behin erraldoi bihotzgabe bat, sentimenduak ez sentitzeko bere bihotza izkutatu eta bere lekuan liztor etxe bat jarri zuen. Txikitan gizaki famili arrunt batean jaiotakoa, bere gorputza oso azkar hazi zen. Gurasoak bildurtu egiten ziren eta eskolan parre egiten zioten esertzean aulkiak puskatzen zituelako, eta gorputza ilez betea zuelako.

Bihotzik gabe oso gaiztoa bihurtu zen erraldoia. Gazteluko txerriak lapurtu, ardiak izutu eta gainera gizakiak harri bihurtzeko gaitasuna zuen. Horrexegaitik Pagadiko gazteluko erregeak preso hartu zuen. Eta horrela jarraituko luke bizi osoan preso, erregearen semeak ez balu askatu. Baino askatzea ez zen nahikoa, erraldoiak laguntza behar zuen.

Kallet, erregearen seme gazteenak ez zuen erraldoietan sinisten, erraldoi bihotzgabea ezagutu eta bere laguna egin zen arte. Orduan erraldoiari ihes egiten lagundu zion, erraldoia kartzelan ikusteak min egiten baitzion. Hura zalaparta sortu zena , erraldoiak berriro bere gaiztakeriak egiteari ekin zion. Aita izugarri haserretu zen. Bere anaiak erraldoiaren bila habiatu ziren, baina ez ziren inoiz itzuli. Erraldoiak harri bihurtu zituen. Kallet errudun sentitzen zenez arazoa berak konpondu behar zuela erabaki zuen. Hortarako erraldoiari bihotza bere lekuan jartzea lortu behar zuen. Kallet orain gizon zahartua, bere etxean bakarrik bizi da. Bera izango dugu narratzailea eta bere oroimenek gidatuko dute maitasunaz, sentimentuetaz eta laguntasunaz mintzo zaigun txontxongilo emanaldi hau.erraldoi

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s